Ez dakit gehiegi espero dezakegun Black Sabbathen hurrengo albumetik. Bai,
jatorrizko taldekideetako hiruk grabatutako horretatik bertatik (Ozzyk bai,
Bill Wardek ez). Egia da zenbait kontu itxaropentsu topatu nituela aurrerapena
entzuterakoan: bata diskoaren izena, hain gustuko dugun eta hain esanguratsu egiten zaigun numenezko zenbaki hori; bestea, Nietzsche burkideari egiten
dioten erreferentzia garbia. Baina tira, azkenean (Azkenan ez, momentuz) ni chicha ni limoná. Agian beste zerbait
edo espero nuelako. Zer ez dakit zehatz-mehatz, baina besterik.
Bitartean, eta egun goibel eta desengainatu hauetan zinez murgiltze aldera, gomendio
bat: Patricio Pronen La vida interior de
las plantas de interior. Ez, Black Sabbathekin harreman handirik daukalako
ez. Printzipioz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario