Are we coming through?
Are we living a loop?
Edozein momentu izan zitekeen ona blog honekin berriro hasteko. Edozein, baina ez zen inoiz heltzen, idazteko erabakia hartzeko unea behin eta berriro geroratzen bainuen. Ez dut zehaztuko zerk (agian nork) bultzatzen nauen orain, hamaika zer egon daitezkeen arren: Kristoren edadera ailegatu naizela jakiteak, azken boladan omen daukadan gauzekiko distantziak, hausnartu edo behartutako eten eta ausentziek, gogait hutsak... Ez. Kontua da gaur, 2011ko martxoak 16, beste edozein momentu bezain ona izan zitekeela, baina azkenean, zirkunlokioak zirkunlokio, itzulera gauzatu egin dela. Hori bai, eta etorkizunera begira, maizago idazteko asmoez bete nahi dut blogger nire zeregin hau, asmo horiek benetan burutuko diren ez dakidalarik ere. Azken finean, aspaldion dena bueltaka dabilela dirudi, nahiz eta geldirik nagoen sentsazioa gogotik ezin dudan kendu.
Portzierto, nonahi hedatzen den ideia deritzot jirabiraka dabilen mundu batean "geldi-geldo-galdurik" egotearenari. Hainbat lekutatik usnatzen dut. Sofako patxadan, hori bai.
Inpresio horietako bat mass medien ikonoak interpretatzeko kode berrietatik datorkit. I confess: Miguel Roigen Belén Esteban y la fábrica de porcelana irakurri berria naiz (gurera Kate Moss Machine famatuaren plantamenduen translazioa omen dena), eta iruditzen zait egiazko zerbait badagoela azalekoa aztertzen duten horrelako analisi sakonetan. Ez dakit, burutazio horren isla diren izarren zerrenda luzatuz doa: Belén Esteban eta Kate Moss ez ezik, Lady Gaga (begitarte ezezagunen artean ezagunena) edo Andrej Pejic (etengabeko sexu-aldaketei ekiten dien pasarela modeloa) ere izan daitezke horren adibide, betiereko mugimendu eta anbibalentziarena. Azken finean, hori da eguneroko errealitate gordinean sumatzen duguna: dena (ekonomia, gobernua, hezkuntza planak, amodio kontuak edo eguraldia, berdin da zer) bueltaka dabilkigula, finkatu ezinik. Hala ere, gu geldirik, ("lan-" edo) gabezian. Espektadore. Galdurik. Postmodernitatearen alderdi suspertzaileek abandonaturik. Benetako ekintza (ez bakarrik kulturala edo intelektuala) falta dela balirudi bezala.
But questions live forever... edo horrela diosku Hombre Malok, txunditu nauen azkenengo musika (lunpen) taldeetako batek, muturreko musika estilo ezberdinez beteriko (stoner, sludge, garage, doom, hardcore, bata bestearen ondoan jarriak, kasik) eta pare bat egunean zuzenean grabaturiko The ecstasy of devastation diskatik bertatik. Musika honetan ere usnatu dut esandakoa: planifikazio eza, labilitatea, πάντα ρει jarrera... Bai, baina hemen (eta horrek ematen digu kontrapuntua) ez da hori guztia mass-medietako hipostasietatik planteatzen, ez, baizik eta gorriz eta beltzez pintatutako errealitate zoratu eta gordin batetik. Debastazio estasia aldarrikaturik, baina betidanik formulatu diren galderen erantzunen bilaketa ere bai. Horri buruzko kontzientziak (eta zauriak), egia da, eguzkiaz hautsez beteriko ahoekin hitz egiten dugun miloika horrelako lagun biltzen gaitu, nahiz eta bidearen amaieran, beraiek eta Lost bezalako istorio horiek guztiek iradoki nahi diguten moduan, xederik ez omen dagoen.
Eta bai, bloga (eta familia) ere ondo. ¿Me entiendes?

No hay comentarios:
Publicar un comentario